XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martin Rekaldek egin zuen andre haren esana eta gaueko estutasuna betiko joan zitzaion.

AMEZKETAN AMA BIRJINA AZALDU OTE ZEN

Amezketako Loidi baserriko neska koskor bat behizain herri bertako Santuene mendira bidaltzen zuten eta mendi honetan emakume polit bat azaltzen zitzaion eta ilea orrazten zion neskari.

Neska koskor hau etxeratzen zenean, bere gurasoek galdetzen zioten ilea nork orrazten zion.

Neskak emakume polit batek orrazten ziola.

Etxekoek emakume hark zer esaten ote zion ere galdetzen zioten eta neskak aterpe txiki bat mendian egiteko eskatzen ziola erantzun.

Etxekoek ez zuten aintzakotzat hartzen nahi hori.

Jarraian, behin eta berriz neska behizain mendira joaten zen eta berriz emakume polit hori agertzen zen eta artzaintxoa orraztu, ohitura zuen bezala.

Honelako batean emakume agertzaile honek bere nahia etxean adierazi ote zuen galdetu zion.

Neskak, bere sendiari bi aldiz esan ondoren ez zutela aintzakotzat hartzen esan zion.

Hau entzunik, emakume polit hark neskari esan zion: Zure etxekoek ez dute sinisten ikusi gabe; ikusita bai.

Ikusita dute fedea, ikusi gabe ez.

Nire berriemaileak entzuna die bere aurrekoei Santuene mendian neska koskor hari agertzen zitzaion emakume polit hura, gero Arantzazun agertutako Ama Birjina zela.

MEZA BEHARREAN ZEGOEN DIFUNTUA

Amezketako Ezkolborro baserriko gizon bat arbitara joaten zen eta soroan ezaguna zuen hildako bat bere aurrean jartzen zitzaion.

Nekazari honek apaizari esan zion gertatzen zitzaiona (...).